Balantzea
Maniobra fondoa positiboa da, 86.013, beraz aktibo korrontearen zati garrantzitsu bat epe laburreko baliabideekin finantzatuta dago. Beraz enpresak ez luke arazorik izango epe laburreko zorrei aurre egiteko. Gauza bera adierazten digu likidezi ratioak (3,62), 1 baino handiagoa izanik. Ibilgetu ratioa 0,21 izanik informazio bera ematen digu, hau da, enpresak epe laburreko zorrei aurre egiteko gaitasuna duela.
Altxortegi ratioari erreparatuz (0,42), bat baino txikiagoa denez, dugun bihurgarriarekin eta gure erabilgarriarekin pasibo korronteari aurre egiteko gai ez garela ondorioztatzen dugu.
Erabilgarritasun ratioa behatuz (0,42), 0,4 baino altuagoa denez daukagun erabilgarriarekin pasibo korrontearen zati garrantzitsu bati aurre egiteko gai izango garela ikusi dezakegu.
Epe luzeari dagokionez, berme ratioak (1,66) enpresak dituen zor guztiak aktibo guztiarekin behin ordaintzeko gaitasuna duela ikusi dugu, hala ere ez da zifra ideala ez baitago 1,7-2 bitartean.
Zorpetze ratioak (1,5) eta autonomia ratioa (0,66), enpresak besteen baliabideen menpekotasuna duela adierazten digute, enpresa zorpetuta dagoenaren seinale. Hala ere, zifra idealaren azpi - azpitik aurkitzen dira gure ratioak, beraz zorpetze maila ez da oso altua.
Azkenik, errentagarritasun ekonomikoari erreparatuz %15-ekoa dela ikusi dezakegu, beraz %15-eko ekitaldiko emaitzak izango ditugu.
Ikusi dugunez, enpresak epe laburreko zorrei aurre egiteko arazorik ez du, baina epe luzeko zorrei dagokienez justu dabil. Beraz, dugun bihurgarria likidatu dezakegu zorrak ordaintzeko eta beraz enpresaren egoera egonkortzeko. Beste alde batetik, enpresaren errentagarritasuna handitzeko bankuko kontu korronteko eta ekitaldiko emaitzetako zati bat beste inbertsio interesgarri batzuetarako zuzendu ahal ditugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario