- Zer da?
- Hiritik orientatzeko erabiliko den pantaila interaktiboen multzoa da. Mapa hauetan hiri osoa irudikatuta agertuko da ( orokorra), eta baita auzo bakoitza ( espezifikoa ) ere. Panelaren helburu nagusia arlo desberdinetan ahal den informazio guztia eskaintzea da. Pantailek hainbat aukera eskainiko dituzte, erabiltzailearen lehentasunen arabera. Beraz, produktu honen helburu nagusia bezeroak momentu horretan dagoen lekuko informazio zehatzena eskuratzea da. Agertuko diren zerbitzuak hauek izango dira:
- Leku esanguratsuak edo interes guneak:
- Ekitaldiei buruzko informazioa ( lekuak, prezioak etab.).
- Ibilbide turistikoak.
2. Oinarrizko zerbitzuei buruzko informazioa, hauek mapan irudikatuta agertuko dira:
- Ospitaleak.
- Farmaziak.
- Komisariak.
- Autobus, metro, taxi, tren geltokiak.
- Aparkalekuak eta honetan dauden plaza libreak.
- Supermerkatuak.
- Jatetxeak.
3. Jarraibide bereziak. Panela interaktiboa izanda, bezeroek euren egoerara hoberen moldatzen den ibilbidea hautatzeko aukera daukate.
- Elbarrituentzako jarraibideak.
- Haur kotxetxoen erabilerako jarraibideak.
- Bidegorriak.
4. Panelaz gainera mugikorrentzako aplikazio bat egongo da nonahi erabili ahal izateko, eta panelek eskaintzen dituzten erabilera guztiak eskainiko ditu. Bere funtzio gehigarria auto gidariek nondik gidatu ahal duten jakitea izango litzateke. Aplikazio honek mugikorreko kokapen ezarpenarekin funtzionatuko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario