Esanguratsua da EAE-ko elbarrituen kopurua 2008.urtean 169.400 pertsonakoa dela INE-ren arabera, biztanleria osoaren %8,45-a hain zuzen ere.
Gure produktua Bilboren inguruan proiektatu dugu, ezagunen dugun udalerria delako, baina beste edozein udalerrintzako moldagarria da.
Merkatu segmentazio irizpideak: Produktuaren bezeroak zeintzuk izango diren erabakitzeko zenbait irizpide aztertu ditugu.
- Irizpide geografikoa: Hirietako udalei zuzenduta dago batez ere, izan ere hiriek, herri txikiek baino premia handiagoak dituzte.
- Irizpide demografikoa: Adinaren arabera gazteei batez ere zuzenduta dagoen produktua dugu eta baita gizarteko sektore espezifiko batzuei ere, adibidez elbarrituak edo turistak.
- Beste alde batetik gure lehiakideak batez ere teknologia arloan agertzen zaizkigu, Google Maps bezalako enpresetan. Honen adibide dira MapQuest, Locus, City Maps 2Go eta Open Maps Pro bezalako enpresak. Hauen helburu nagusia leku espezifiko batera zehaztasun osoz heltzea da. Batez ere konpetentzia mugikorreko aplikazioetan agertzen zaigu. Lehiakideengandik desberdintzen gaituena gure bi errekurtsoren konbinaketa da: Mugikorreko ezarpena eta pantaila interaktiboa. Egia da konpetentziak mugikorrez eta ordenagailuz jarduten dutela Google Maps adibidez, baina euren jarduera esparrua hain zabala izanik ez dute zehaztasun osoz lan egitea lortzen. Gainera gure produktuak "plus" bat dauka eta zera da: lehiakideek eskaintzen dituzten zerbitzuez gain minicanvasean zerrendatutako zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu guk ( Minicanvas, produktua atalean zerrendatua ).

Zein da bizikelta erabiltzaile kopurua? Ume txikieak dauzkate familia kopurua?
ResponderEliminar